EH ezkerretik eraikiz

Zubietako errauste plantak sortutako eskoriak utziko dira Goierriko Mutiloako bertederoan

EH ezkerretik eraikiz

2011-01-28

Zubietan errauste planta eraiki nahian ari diren promotoreek aurreikusita daukate errausketak urtean gutxienez 68.000 tona eskoria sortzea (sartu diren zabor guztien pisuaren laurdena baino gehiago). Zer egingo dute eskoriekin? Batean eta bestean betelanak eta hormigoia egiteko erabiltzea aurreikusten dute. Baina denak saltzea lortzen ez badute? Goierriko Mutiloako bertederora joango dira.

 

Sasieta Mankomunitateak zabor-bilketa sistema desberdinak aztertzea onartu du

EH ezkerretik eraikiz

2011-01-28

Sasieta Mankomunitateak pasa den apirilean Goierriko herrietan bosgarren edukiontzia jartzea erabaki zuela jakinarazi zuen. Egun horretan bertan, Goierriko hainbat alkate eta zinegotzik prozedurarekiko eta hartutako erabakiarekiko zituzten zalantza eta kezkak publiko egin zituzten eta handik egun batzuetara, Goierriko 7 alkatek eta 15 herritako 62 zinegotzik (Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Ezker Batua eta zinegotzi zein alkate Independienteak), agerraldi baten bidez, hartutako erabakiaren inguruan zuten iritzia adierazi zuten: inongo eztabaida eta azterketarik gabe hartutako erabakia izan zen.

   

26. orria, guztira 26 orri daude