EH ezkerretik eraikiz

Bultz Ordizia, erabakitzeko eskubidearen alde

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-09

Martxoaren 8an Getxoko Fadura  rugbi zelaian Getxo Arteako eta Ampo Ordiziako jokalari eta zaleek giza katea egin zuten zelaiari buelta emanez, euskal herritarron erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dago ekimenarekin bat eginik. Soilik bultza eginez, lortuko dugu baloia gure esku edukitzea, eta guk geure jokaldia egitea. Gure esku dago.

 

EH Bilduren boletin digitala

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-08

Hemen duzue EH Bilduren boletin digitalaren 2. alea. Bertan aurkituko dituzun gaiak: Euskal Herria feminista eraikitzeko EH Bilduren konpromisoa, Nafarroako egoera, Garoña, status berria, berdintasun plana... Harpidetza egin gabe baduzu oraindik, klikatu hemen.

   

Parekidetasuna, aniztasun funtzionala eta sexuala helburu

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-01

Gaur, martxoak 1, Eskubide Sozialen Karta prestazteko bigarren saioa burutu dugu. 30 bat lagun aritu gara hiru lan taldetan: bizitzaren mantentzea eta aniztasun funtzionala, aniztasun sexuala eta indarkeriarik gabeko bizimodu askea emakumeentzat. Parte hartzen ari garen guztiok gure eremu eta esperientzietatik ekarpenak egiteaz gain, benetan asko ari gara ikasten. Hirugarren saioa, martxoaren 15ean Beasaingo Udaletxean.

 

 

   

Zatoz bigarren saiora!

EH ezkerretik eraikiz

2014-02-24

Datorren larunbatean, martxoak 1, goizeko 9:30ean Beasaingo Udaletxeko Pleno Aretoan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta prestatzeko Goierri mailako bigarren bilera ospatuko da. Gure eskubideak defendatzeko, ezinbestean beharrezkoa da gure borroka. Parte hartu.

   

Multinazionalek itotzen gaituzte

EH ezkerretik eraikiz

2014-02-17

Datorren asteazkenean, hilak 19, Beasaingo Udaletxeko Areto Nagusian multinazionalei buruzko hitzaldia izango da arratsaldeko 19:00etan, Ernaik antolatua eta Luismi Uharte EHUko irakasleak emana. Hitzaldiaren gaia "Nola itotzen gaituzte multinazionalek?" izango da.

   

5. orria, guztira 26 orri daude