EH ezkerretik eraikiz

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa, igandean

EH ezkerretik eraikiz

2012-11-19

Ordiziako Berdintasun Batzordeak kontzentrazioa deitu du datorren azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Kontzentrazioa igandean izango da, 19:00etan Plaza Nagusian.

 

'Dantza zati bat' Ordizian: herria dantzan, autodeterminazioaren alde!

EH ezkerretik eraikiz

2012-11-07

Ordiziarrek ere bat egin dute "Dantza zati bat" ekimenarekin. Idiazabalen autodeterminazioaren alde sortu zen Nazioen Mundua mugimenduaren barruan kokatzen da jai giroko aldarrikapen hau. "Gazta zati bat" dokumentalaren soinu bandan agertzen den abesti bat dantzatzean datza ekimena. Koreografia baten bitartez, azaroaren 24an ahalik eta ordiziar gehien dantzan jartzea da helburua.
   

Emarock, emakumeak euskal rock mugimenduan

EH ezkerretik eraikiz

2012-10-10

Abian da Ordiziarrock 2012. Musika jaialdiaren aurretik, dagoeneko bisita daiteke Emarock argazki erakusketa, urriaren 20 arte egongo dena. Barrena kultur-etxeko argazki-erakusketa horretan, Euskal Herriko rock mugimenduan parte hartu duten musikari emakumeak ezagutzeko aukera dago, haien zuzeneko argazkien bitartez. Argazkiak ikusgarriak dira eta merezi du handik buelta bat egitea.

 

   

Denok dugu zer egina

EH ezkerretik eraikiz

2012-10-02

Ostiral honetan, hilak 5, abian jarriko da Eusko Legebiltzarrerako kanpaina. Ezker abertzalearen legez kanpoko egoera eta errepresioa dela eta, agian azken hauteskundeetan ez diogu behar adinako garrantzirik eman botoari. Oraingoan izugarrizko garrantzia dauka denok kanpaina honetan subjektu aktibo izatea, kanpainan parte hartzea eta gure inguruan ere ziurtatzea boto kutxak EH Bilduren aldeko papertxoekin beteko ditugula.

Hara hemen EH Bilduk kanpainan zehar egiteko prestatu dituen ekintza eta ekitaldiak. Herrikon egongo da taula, izena eman eta parte hartu.

   

Etxerik gabe, baina bizi bizi

EH ezkerretik eraikiz

2012-09-20

Etxerik gabe geratu zaigu momentuz gure Izar Gorri. Baina Gaztetxea bera ezinbestean itxi beharra izan arren, Ordiziako Gazte Asanbladak bizi bizi jarraitzen du lanean. Ostegunean, hilak 20, egoera ekonomiko eta krisaren inguruko eta grebari buruzko hitzaldia antolatu zuten. Larunbaterako, hilak 22, AHTaren aurkako eguna antolatu dute. Eta igandean, berriz, Gaztetxearen eta haren antolaketa eta egitekoen inguruan hausnartzeko bilera dinamiko bat prestatu dute.

Esan bezala, etxerik gabe, baina bizi-bizi. Egoera berri honetan berrindartu eta biziberrituta atera dadin opa diegu.

Ikusi egitaraua:

 

   

12. orria, guztira 26 orri daude