EH ezkerretik eraikiz

Gazte Asanblada Grebari buruz informatzen

EH ezkerretik eraikiz

2012-09-17

Datorren ostegunean, hilak 20, Ordiziako Gazte Asanbladak hilaren 26ko Greba Orokorrari buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia arratsaldeko 17:00etan izango da, Udaletxeko arkupetan.

Mugi gaitezen murrizketen aurka eta eskubide laboral eta sozialen alde. Informatuz, ekitera. Ekinez, gizartea eraldatzera!

 

"Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara"

EH ezkerretik eraikiz

2012-07-05

EH Bilduk EAJ, PSE-EE eta PPren jarrera salatu nahi du, Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurugiro diputatuaren kontrako zentsura-mozioa aurkeztuko dutelako. Hori horrela, manifestazioa deitu dute larunbaterako Donostian. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bulebarretik.

   

El Diario de la Vasura: Gipuzkoan gehien saltzen den egunkaria

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-28

Gipuzkoan gehien saltzen den egunkariak zabor-bilketaren gaiari ematen dion tratamendua umorearekin salatzeko egunkari sarkastikoa.
   

Igandean erraustegiaren kontrako mosaiko erraldoiean parte hartzeko deia egin du Goierri Zero Zaborrek

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-14


Datorren igandean, ekainaren 17an, Gipuzkoa Zero Zabor taldeak mosaiko erraldoia antolatu du Donostiako Saguesen erraustegiaren kontra eta zero zabor sistemaren alde. Ordizian mosaikorako kartulinak jasotzeko, goizetan udal harrera-bulegora joan daiteke, arratsaldean Barrenan jaso ahalko dira eta ostiralean 19:00etatik 20:00etara Plaza Nagusian hartu ahal izango dira.

   

"Hondakinek badute irtenbidea: zero zabor" hitzaldia, bihar Herri Antzokian

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-11

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia emango du bihar, ekainak 12, 19:00etan, Herri Antzokian. Hitzaldiaren izenburua "Hondakinek badute irtenbidea: zer zabor" izango da eta egungo zabor-bilketaren problematikaz azalpenak emango dituzte, atez ateko sistemari buruzkoak, besteak beste.

   

13. orria, guztira 26 orri daude