EH ezkerretik eraikiz

Kendu dute Oianguko golf zelaiko sarea, iritsi da aldaketa Udalera

EH ezkerretik eraikiz

2011-07-12

Gaur, Ordiziako udal langileek Oianguko golf zelaiko sarearen zati handi bat kendu dute, bidearen ondoan zegoena hain zuzen ere. Hainbeste denboran herritarrei entzungor egin ondoren, Udalean izandako aldaketak, aldaketa ekarri du Ordiziara eta herritarren nahia betetzen hasi dira.

 

Proposamenak Oianguren etorkizunerako

EH ezkerretik eraikiz

2011-06-22

 

Iragan den astean Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak deituriko batzar herrikoian, Udal berriari egiteko makina bat proposamen eman zitzaizkion. Aurreko Udalak inori galdetu gabe martxan jarriritako eta porrot eginiko proiektu horri irtenbidea eman nahi zaio, herritarren iritziarekin eta Udal berriaren laguntzarekin, Oianguk ezin baitu orain dagoen moduan jarraitu.

 

   

"Gizon batek kosk egin zion txakur bati Ordizian"

EH ezkerretik eraikiz

2011-06-14

Ezaguna da kazetaritzako ikasleen artean esaldi hura esaten duena ez dela notizia txakurrak pertsona bati kosk egitea, bai ordea, pertsonak txakurrari egitea. Eta hain zuzen ere, notizia da zail delako halakorik gertatzea. Antzeko zerbait gertatzen da honako notizia honekin: "Ertzain bat jotzeagatik urte erdiko espetxe zigorra ezarri diote herritar bati".

   

Gauzatu da Udalean, aldaketak eragin beharko dituen aldaketa

EH ezkerretik eraikiz

2011-06-12

Lehen aldaketa gauzatu da: Udalean Udal Gobernu eta alkatetza berria ditugu. Lehen urratsa eman da, baina horren segidan herritarrok beren botoekin eskatu duten beste hainbat aldaketa kudeatzea izango da Udal berriaren erronka.

   

AHTren kontrako manifestazio nazionala, larunbatean, ekainaren 11n, Arrasaten

EH ezkerretik eraikiz

AHT Gelditu! Elkarlana-k idatzia 2011-06-08

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten "AHT gelditzera goaz!" lelopean. Manifestazio honen helburua AHTren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgune izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea.

   

18. orria, guztira 26 orri daude