EH ezkerretik eraikiz

Oiangu parke publikoaren etorkizunaz, maiatzaren 18an, Gaztetxean

EH ezkerretik eraikiz

Oiangu Parkea Bizirik-k idatzia 2011-05-17

Oiangu parkeko aisi proiektuak porrot egin eta gelditu ondoren, eta aurrean ditugun udal hauteskundeak direla eta, Oiangu Parkea Bizirik elkarteak, Oiangu parke publikoaren aro berri baterako, iraunkortasunean oinarritutako eta adostutako abiapuntu apropos bat existitzen dela adierazten du. Hori azaltzeko, Oiangu Parkea Bizirik elkarteak hitzaldia emango du datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, 18:00etatik aurrera Ordiziako Gaztetxean.

 

Floren Aoiz eta txerria burduntzian erreta, Erdi Aroko azokan zenbait alternatiba

EH ezkerretik eraikiz

2011-05-06

1512-2012, oroitzapen historikoa eta Euskal Herriaren etorkizuna. Horixe da Jentilbaratza 1512-2012 taldeak Erdi Aroko Azokaren testuinguruan antolatutako ekimen alternatiboari hasiera emateko aukeratu duen hitzaldiaren izena. Hitzaldia Floren Aoiz nafar ezagunak emango du, maiatzaren 6an, ostirala, 19:00etan, Ordiziako udal-aretoan.

   

Goierriko 18 udalek autodeterminazioaren aldeko apustua berretsi dute Itsasondon

EH ezkerretik eraikiz

2011-04-18

Gaur bezalako egun batean, 1931ko apirilaren 18an, hain zuzen ere, Itsasondoko Udalbatzak aho batez onartu zuen autodeterminazioaren aldeko mozioa. Etorkizunari begirako hitzak erabili zituztela argi dago, 80 urteren ostean ere, aldarrikapenak bizirik eta indartsu baitirau Goierrin.

   

Nafarroan ez da aberririk

EH ezkerretik eraikiz

2011-04-16

Lauaxeta poetak 1522an Amaiurreko gazteluan izandako borroka oroituz eta hango gudarien omenez egindako poesia honela amaitzen du : Berrehun gudari oso sumin / gaztelu pean dagoz hilik / Ordutik hona -zenbat laino- / Nafarroan ez da aberririk. Nola ospa lezake Aberri Eguna aberririk ez duen herri batek? Non ospa lezake lurraldetasunik eta hiribururik ez duen herri batek? (Antton Valverderen kanta).

   

Amiantoa, hiltzaile ixila

EH ezkerretik eraikiz

2011-04-15

Azken aldian maiz entzun dugu Goierrin ere amianto hitza eta izan dugu eragiten duen gaitzaren berri. Baina zer da amiantoa? Zertan erabiltzen da? Zein ondorio ditu? Ba al da gaur egun oraindik arriskurik? Berri honetan oinarrizko informazioa eta Ordizian hilean behin edo bi hilean behin biltzen den ASVIAMIE elkarteko kide bati egindako elkarrizketa aurkituko dituzu.

   

20. orria, guztira 26 orri daude