Ordiziako argazkiak

Tantaz tanta itsasoa bildu arte (argazkiak)

2013-10-04

Gaur Ordizia elkartasun-tantaz blaitu zaigu guztia. Goizetik sindikatuek deituriko deialdietan parte hartu eta arratsalde osoa pasa dugu herriko plaza hainbat eragilerekin batera betetzen.

 

Auzoz auzo, parte hartze arrakastatsua

2013-05-10

Jada hondakin eta zabor bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren lehen astea igaro da. Herritarren jarrera benetan zoriontzekoa izan da, zalantzak agertu arren ere, positiboa eta eraikitzailea. Parte hartzea, berriz, handia, nahiz eta hainbat sektoretatik prozesua boikoteatzeko kontsigna zabaldu. Antzokian euskarazkoan 110 lagun izan ziren eta gaztelerakoan 135. Oianguren institutuan (Majori, Otegi Enea eta Altamirako auzokideentzat) euskarazkoan 40 eta gaztelerakoan 92. Hurrengo saioak Buztuntzakoak izango dira, Urdaneta eskolan. Astelehenean, hilak 13, euskaraz 18:30ean. Asteartean, hilak 14, gazteleraz 18:30ean. HERRITARROK DUGU HITZA ETA ONDO EGITEKO GILTZA. Parte har dezagun.

   

Kuadrila arteko herri kirol txapelketa

2011-09-10

 

   

"Bortxaketa gehiagorik ez!" kontzentrazioa

2011-05-25

Ordiziar batek pairatutako bortxaketa salatzeko kontzentrazioa.

   

Akirrok argazkitan

2011-04-13

Ezagutzen al duzue Akirrok? Goierriko Gazte Asanbladak protesta orijinala egin zuen. Korrika Goierritik pasa aurretik, euskararen normalizazioaren izenean egiten diren zentzugabekeriak salatzeko, atzeraka egin zuten Korrika Beasaindik Ordiziara. Korrika xelebre horren irudiak bildu ditugu.

   

1. orria, guztira 3 orri daude