Askatasun ahotsa

Goierriko Herrirak antolatutako garagardo festa Beasainen, irailaren 19tik 21era

Askatasun ahotsa

2013-09-18

 

Plan ederra asteburu honetarako Beasainen. Goierriko Herrirak antolatuta, garagardo festa izango da irailaren 19tik 21era. Garagardo upelak 18:00etatik 01:00era egongo dira zabalik. Animatu!

 

Euskal jaietan, Herrira ekarri behar ditugu

Askatasun ahotsa

2013-09-10

Asteazken honetan, irailaren 11n, Ordizian ospatzen ari diren euskal jaietako egun handian, Herrirak euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena zabalduko du, berriro, lau haizeetara. Hori horrela, eguerdian, 12:00etan puntuan, manifestazioa egingo dute Plaza Nagusitik abiatuta, eta urteroko legez, mariskada bat irabazteko aukera eskainiko dute, Olano tabernan salduko dituzte errifiken.

   

Ekainaren 15ean alde egiteko esango diegu

Askatasun ahotsa

2013-06-13

Datorren larunbatean, hilak 15, indar militar eta okupatzaile atzerritarrak Euskal Herritik behingoz alde egin dezaten lehenengo egun nazionala ospatuko da.

   

Monozikoz Herrira, Ordiziatik Bilbora: Beste urrats bat, bide luzean

Askatasun ahotsa

2013-06-03

 

Ekainaren 1ean Ordiziatik Bilbora joan ziren monoziklo gainean Jon Lekuona eta Beñat Otegi, euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko ekimenaren baitan. Ekimenaren hirugarren kapitulua izan zen larunbatekoa, orain arteko luzeena (ia 100 km), Iruñera eta Gasteiza egindako bidaien ondoren.

   

Azken ostirala: epaia badator, doktrina eten!

Askatasun ahotsa

Herrira-k idatzia 2013-05-31

Iritsi zaigu berriro ere hileko azken ostirala. Gaur, hilak 31, iluntzeko 20:00etan elkartuko gara Ordiziako plazan. Bertan ikusiko garelakoan!

   

4. orria, guztira 15 orri daude