Askatasun ahotsa

Oztopoak oztopo, monozikloz herrira

Askatasun ahotsa

2013-02-04

 

Euriari, kazkabarrari, elurrari, hotzari, errepideari… aurre eginez, Jon Lekuona 'Leku' eta Beñat Otegi 'Beñato' Ordiziatik Iruñeraino iritsi ziren gurpil baten gainean, euskal preso politikoen dispertsioa eta presoen senideek bizi duten egoera salatzeko.

 

Monozikloz Herrira goaz

Askatasun ahotsa

2013-01-28

 

Igerian, oinez, korrika... Ez, monozikloz joango da Jon Lekuona ordiziarra Ordiziatik Iruñeraino. 80 kilometro baino gehiago egingo ditu larunbat honetan, otsailaren 2an, gurpil baten gainean, euskal preso politikoen egoera salatzeko, eta bereziki dispertsioa amai dadila eskatzeko.

   

Gaixo dauden euskal preso politikoen inguruko mahai-ingurua, Ordizian

Askatasun ahotsa

2013-01-13

 

Herrirak Gabonetan antolatutako hamabostaldiaren baitan, gaixo dauden euskal preso politikoen inguruko mahai-ingurua egin zen Ordizian. Karlos Ioldi ezker abertzaleko kide historiko, Harrera Elkarteko presidenteorde eta Mila Ioldi preso gaixoaren anaiak, Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerateko psikologo eta Gotzone Lopez de Luzuriaga preso gaixoaren ilobak eta Jaiki Hadi mediku solidarioen elkarteko Jabier Hernando eta Mati Iturraldek parte hartu zuten. Bideo honetan jaso dugu mahai-ingurua:

 

   

Herriraren egitaraua Gabonetan

Askatasun ahotsa

2012-12-14

Ordiziako Herrirak ekitaldi ugari antolatu du euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko Gabonetan ere. Abenduaren 21eko asteburuko bigarren eskuko dendatik hasita, abenduaren 27tik urtarrilaren 10era egingo duten Herrira Hamabostaldira.

   

Erabiltzen ez duzun arropa, liburu, jostailu edo dena delakorik baduzu? Ba eman Herrirari!

Askatasun ahotsa

2012-11-30

Gabonak badatoz eta, azken urteetan bezala, elkartasun kale denda antolatzen dabil Herrira.  Honetarako, ezinbestekoa zaie denen laguntza. Etxean erabiltzen ez duzuen zerbat badaukazue (arropa, liburuak, jostailuak...), eman Herrirari. Larratxan, Herrikon edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -en bidez harremanetan jarrita, jasoko dituzte zuen ekarpenak.

   

7. orria, guztira 15 orri daude