Askatasun ahotsa

Egin dezagun bidea, euskal presoak eskubide guztien jabe izateko

Askatasun ahotsa

2011-09-14

Egin Dezagun Bidea ekimenak manifestazio nazionala deitu du irailaren 17rako, larunbaterako, Donostian, euskal presoak eskubide guztien jabe Euskal Herrira etorri behar dutela aldarrikatzeko. Manifestazioa 17:30ean hasiko da Antiguako zubitik eta jendetza bilduko dela espero da, Euskal Herriko arlo desberdinetako erabile ugarik eman baitio atxikipena protesta-ekitaldiari.

 

Gazara doan askatasunaren ontzidiari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

Askatasun ahotsa

2011-07-06

Gazara bidean zihoan Askatasunaren flotilla Grezian bahitu dute. Gernika itsasontzia Kolymvariko portuan dute inmobilizatuta, pasa den ostiralean Greziako Gobernuak dekretuz hala erabaki zuenetik. Hori dela eta, hainbat kontzentrazio eta mobilizazio burutu dira Euskal Herriko txoko ugaritan. Ordizian, ostegunean, hilak 7, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Olano tabernaren parean. Palestina askatu!

   

Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarra, libre

Askatasun ahotsa

2011-06-30

Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak zigorra bete du Frantziako Estatuan eta Madrilgo Barajas aireportura iritsi da gaur. Ordizian ongietorria egingo zaio Plaza Nagusian.

   

Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak gose greba hasi du

Askatasun ahotsa

Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimendua-k idatzia 2011-06-22

 

Euskal Herria aro politiko berria bizitzen ari den honetan, bai Espainiako bai Frantziako gobernuek beraien baitan jarraitzen dute, espetxe politika ankerrarekin.

   

Ekain Mendizabal gaur eta bihar epaituko dute Parisen

Askatasun ahotsa

Ordiziako AAM-k idatzia 2011-05-03

Maiatzak 3-4ean, Ekain Mendizabal Preso Ordiziarra epaitua izango da Parisen beste bi Euskal Herritarrekin batera. Hori horrela izaki, prozesu demokratiko baten alde, Euskal presoak etxera lelopean kontzentrazio informatiboa burutuko da asteazkenean, maiatzaren 4ean, Ordiziako plaza nagusian arratsaldeko 8etan.

   

13. orria, guztira 15 orri daude