Egoera politikoa

Ordizian ere zubiak eraikitzera goaz!

Egoera politikoa

2011-11-15

Amaiurren hauteskunde-kanpaina ixteko ekitaldia egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, ostiralean, hilaren 18an. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta sagardoa eta gaztainak egongo dira etortzen direnentzat. Beraz, animatu eta eman azken bultzadatxoa Amaiurri kanpaina ondo amaitzeko!

 

"Azaroaren 20an ez dadila independentista bat bera ere geratu bozkatu gabe"

Egoera politikoa

2011-11-14

Lortu dugu! Pasa den larunbatean lepo bete genuen Anoetako belodromoa (15.000 pertsona baino gehiago), momentu historiko honek merezi duen moduan. Ikusgarria izan zen belodromoko panorama eta egoerak eskatzen zuen tamainako hitzaldia eskaini zigun Amaiur koalizioaren Kongresurako hautagai nagusiak, Iñaki Antiguedadek.

   

Amaiurren aldeko mosaikoa

Egoera politikoa

2011-11-12

Amaiurren hauteskunde kanpainarako ordiziarren argazkiekin egindako mosaikoa dagoeneko herriko kaleetan ikus dezakezu. Baina hemen jatorrizko neurrian ikusteko aukera ematen dizugu, zure burua bilatu ahal izateko.

   

Anoetako belodromoa beteko dugu larunbatean, azaroaren 12an

Egoera politikoa

2011-11-09

Amaiur koalizioaren hauteskunde-kanpainaren baitan, nazio mailako ekitaldia egingo da azaroaren 12an, larunbatean, 17:00etan, Donostiako Anoeta belodromoan. Amaiurren helburua belodromoa betetzea izango da, beraz, euskal herritar guztiei deialdiarekin bat egin eta Donostiara etortzeko eskatzen zaie.

 

   

Amaiurri babesa eman nahi diozu?

Egoera politikoa

2011-11-07

Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretarako Amaiur koalizio abertzalea egiten ari den hauteskunde-kanpainan parte hartu nahi baduzu, oso erraz izango duzu. Atera zure buruaren argazki bat, bularretik gora, eta bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era; asteazkena izango da arazkiak jasotzeko azken eguna. Argazkiekin mosaiko erraldoi bat egingo dugu Ordizian jartzeko.

   

6. orria, guztira 11 orri daude