Udal txinpartak

PNVren eta PSOEren oposizio arduragabe, demagogiko eta nahastailea

Udal txinpartak

2012-03-31

Martxoaren 27ko Osoko Bilkuran onartu zituen Udalak 2012ko aurrekontuak, BILDUren aldeko botoekin, eta PNV eta PSOEren aurkakoekin.

 

 

2012ko aurrekontuak, iraganaren zama, eta etorkizunerako ilusioa

Udal txinpartak

2012-03-26

Udal aurrekontuetan jasotzen dira Udalaren egitasmoak, eta zenbakietan erreflejatzen dira asmo politikoak. Hori horrela izanik, zein asmo aurki dezakegu 2012ko aurrekontuetan? Zeintzuk izango dira Udalaren lehentasun politikoak? Aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta, ba al dakarte ezer berririk edota hobekuntzarik? Ezker abertzalearen ustez bai, nahiz eta ez izan nahiko genituzkeen guztiak.

 

   

Udalak aurrekontuak aurkeztuko dizkie herritarrei

Udal txinpartak

2012-03-21

Ostegun honetan, hilak 23, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Udalak datorren asteko udalbatzan eztabaidatuko diren aurrekontuen berri emango digu herritarrei. Bertan, 2012ko urtean Udalak jasotako dirua zertan gastatu eta inbertituko duen azalduko dute.

   

PNV esnatu da, kakaztuta esnatu ere

Udal txinpartak

2011-12-15

Badirudi Udal hauteskundeen emaitzen digestio txarraren eta sei hilabeteko siestaren ondoren, Ordiziako PNVk erabaki duela zein izango den bere papera hurrengo lau urteotan Udalean: elkarlan eta aportaziorik ez, oposizio eta oztopoak bai. Baina esnatze txarra izan du nonbait. Izan ere, zertan hasiko, eta Majoriko auzia aukeratu du BILDUren kudeaketa kritikatzeko eta oposizioa egiteko. Hobe lukete lokartuta jarraitzea, esnatu eta beren ohea kakaz beteta aurkituko baitute.

   

Emakumea, presoak, euskara eta tentsio handiko kableak Osoko Bilkuran landuko diren gaiak

Udal txinpartak

Ordiziako ezker abertzalea-k idatzia 2011-11-23

Ireki dugun aro berrian askotan esan izan dugu gure borroka moldeetan erakundeek aparteko garrantzia dutela, indar metaketarekin batera borroka instituzionala gure borrokaren ardatzetako bat izan behar duela. Baina hori ez dugu esaten pentsatzen ari garelako egungo markoa eta egungo menpeko erakundeak justifikatu eta mantendu nahi ditugula. Ezta pentsatu ere. Aitzitik, erakundeetako boterea gureganatzeak aparteko garrantzia duela pentsatzen dugu, beste modu bateko kudeaketa egiteko eta aro berria bultzatzeko tresna moduan. Eta orain, BILDUk agintea hartu duenean, herritarron esku daude horietako hainbat tresna.

   

3. orria, guztira 6 orri daude