Udal txinpartak

Pertsonaren osotasunerako eskubidea dugu, baita askatasunekoa, berdintasunekoa...

Udal txinpartak

2011-11-22

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eguna da. Emakumeen aurkako indarkeria, mundu guztian gehien  urratzen den giza eskubidea dugu.

 

Akirrok salaketa, Korrika eraikuntza

Udal txinpartak

2011-04-09

Korri egin, natural aurreraka egiten da. Korrikak ere, natural, aurreraka egiten du. Horregatik gaur,  larunbata 9, xelebrea izan da Beasaindik Ordiziara bitartean gazteak korrika atzeraka egiten ikustea. Akirrok? Zer da hori? Korrika atzerako? Zergatik?

   

San Bartolome baseliza, urteetako utzikeria

Udal txinpartak

2011-04-08

San Bartolome baselizaren inguruan sortu zen Ordizia. Baseliza honen inguruan altxatu ziren lehenengo baserriak, lehengo ordiziarren bizilekuak. San Bartolome baseliza izan zen lehenengo harria, eta Ordiziaren ikur nagusia. Baina badirudi udal agintariek ezikusiarena egiten dutela eta ahaztuta dutela. Herriko monumentu guztien atarian ageri den kartelak mapa bat du, eta San Bartolome mapa horretatik kanpo utzi dute.

   

Hainbat burutazio Segurantza-mahaiaren inguruan

Udal txinpartak

2011-04-07

Udalaren baitan eratu da Segurantza eta elkarbizitza lan-mahaia. Haren sorrera batez ere azken hilabeteotan gertatutako lapurretek eragin dute. Eta ukaezina da  lapurretek eta beste hainbat gertakarik ezinegona eragin dutela herritarrengan.

   

Oker eta irregulartasunak Ordiziako Udalean

Udal txinpartak

2011-03-31

Ez du ezker abertzaleak esaten, ezta Oiangu Bizirik Plataformak ere, baizik eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Oker eta irregulartasunak obren adjudikazioetan, kontratazioetan, aurrekontuetan, Oiangun... Informazio hau ez duzu Ordizian Gaur aldizkarian aurkituko. Baina gaur Ordizian gertatzen dena da. Hau ez da Ordizia Berria, zaharra eta ustela baizik. Ez al da Santamaria honen guztiaren azken arduraduna?

   

4. orria, guztira 6 orri daude