Udal txinpartak

Udal aurrekontuak. Hau ere demokrazia eta parte hartzea?

Udal txinpartak

2011-02-21

Udal baten kudeaketako tresna garrantzitsuena Udal Aurrekontuak dira. Eta urteko Osoko Bilkurarik nagusiena, Aurrekontu horiek onartzeko egiten dena. Aurrekontu horiek gainera, prestatu eta onartu beharko lirateke ardura politikoz landuta, oposizioaren aportazioak entzunda eta herritarren parte hartzea bermatuta. Baina Ordiziako Udalak akaurrekontuen kudeaketan hiru arlotan egiten ditu hutsegiteak.

 

Eta orain hau? Ez adarrik jo!

Udal txinpartak

2011-02-05

Udalak azaroan abian jarri zuen "partaidetza sustatzeko" eta "partaidetzarako udal-araua" osatzeko prozesua. Kanpaina horren baitan, azken ekimena izan da galdeketa bat egitea. Horretarako  honako papeleta hauek banatu dituzte. Demokrata itxura egin nahi dute orain, urtetan zehar herritarren hitza paperontzira bota duten horiek. Ordiziarrek, ordea, ongi  gogoratzen dute nola jokatu duten PNV-PSOEk Oianguren auzian. Bakarren batek oroimen txarra badu, hara hemerotekara joz zer aurki daitekeen.

Ikus hemeroteka

   

Udal funtzionamendua: itxura eta errealitatea

Udal txinpartak

2011-01-28

Udalaren funtzionamendua kezkatzekoa da. Alkatearen gestioa pertsonalismoan oinarritzen da. Leloa "nik agintzen dut" da, eta bere esanetara dagoen lagunez inguratzen da. Gainera, baztertu egiten ditu bai oposaketako zinegotzien proposamenak, bai bestelako irizpide teknikoa duten udal langileak, eta baita herritar eta elkarteak ere. Ez dago sailen arteko koordinaziorik eta ez dago planifikazio eraginkorrik.

   

CAFekin sinatutako akordioari ezin eutsiz

Udal txinpartak

2011-01-28

Udalak enpresarekin konbenioa sinatuta du biltegiaren ondoko lurretan (Bonberi zaharraren parean, errekaz bestalde) Udal parke bat jartzeko, eta bertarako oinezko pasarela bat. Konbenioak bere konpromiso eta kronograma zituen. Udalaren utzikeriagatik, ordea, ez dira betetzen ari ezarritako epeak.

   

6. orria, guztira 6 orri daude