EH ezkerretik eraikiz

Erabakitzeko eskubidea? Jakina!

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-29

Ordiziako Gure Esku Dago ekimenak datorren ostiralerako, hilak 4,Ordiziako Plazan jai ekitaldia antolatu du. Arratsaldeko 18:30etik hasita, haur jolasak, bertsolariak, dantzak, musika eta pintxoak izango ditugu. Zatoz, eta oraindik ekainaren 8ko giza katerako izenik ez baduzu eman, aukera izango duzu.

 

 

Martxoaren 27an, LOMCErik ez!

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-25

Martxoaren 27an Ikasle abertzaleak deituta, ikasleek greba orokor eta mobilizazio eguna antolatu dute. Eta Euskal Herrian Gure Hezkuntza Eraiki LOMCEri EZ! plataformak bere babesa eman die ikasleek deituriko greba eta mobilizazioei.

 

   

Eman izena eta eskuak

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-23

Argazkikoak euskal herritarron erabakitzeko eskubidearen alde daude. Eta prest daude argazkitik errepidera pasatzeko. Izan ere, izena eman dute, aurpegia eman dute, eta ekainaren 8an eskuak emango dituzte Durango eta Iruñea bitarteko giza katea osatzeko. Erabakitzeko eskubide demokratikoaren alde bazaude, apirilaren 4ean, ostirala, Plazan izango den jaialdian izena emateko aukera izango duzu. Zure esku dago, gure esku dago.

   

EH Bilduren boletin digitala

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-21

EH Bilduren boletin digitalaren hirugarren ale honetan, bereziki ingurumen eta gizarte eredu jasangarriaren inguruko gaiak aurkituko dituzu: AHT-a. fracking delakoa, energia, Zabalgarbi, Esa... Burujabetza politiko eta ekonomiko osoa behar dugu euskal herritarrok, gure beharretara egokitutako garapen eredua gauzatzeko.

   

Duintasunaren martxa, duintasunaren borroka

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-18

Asteartean, hilak 18, Duintasunaren aldeko martxa Ordizian izan dugu. Prekaritatea eta pobreziaren aurkako aldarrikapena egin da bertan ekitaldi xume batekin. Martxa 19an Sakanan izango dugu, 20an Iruñean, eta 22an Madrilerako bidea hartuko du. Duintasunak ez dezala etenik izan.

   

3. orria, guztira 26 orri daude