EH ezkerretik eraikiz

Erraustegiaren kontra eta moratoriaren alde, egin dantza martxoaren 20an

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-16

Gipuzkoan Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan Flash Mob erraldoi eta solidarioa antolatu du. Arrazoi nagusia, bertan Gipuzkoako zaborrak erreko dituen errauskailua egin nahi dutela da, baina horrez gain, proposamen bat ere egin dute, eta ez nolanahikoa: 6 urteko moratoria eskatzen dute, epe horretan zaborrak kudeatzeko atez-ateko bilketa sistema probatu ahal izateko.

 

Herri-programa osatu asmoz, etxez etxe inkesta banatu du ezker abertzaleak

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-12

Ordiziako ezker abertzaleak, Euskal Herriko herri guztietan bezalaxe, inkesta bat banatu du etxez etxe, herritarren iritzia jaso eta herri-programa osatzeari begirako erabakiak hartu ahal izateko.  Horrez gain, Internet bidez ere bete liteke inkesta. Horretarako, egin klik hemen.

   

Goierrin ere entseguak Zubietako errauskailuaren aurkako flash mobean parte hartzeko

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-10

Martxoaren 20ean Zubietan, Flash Mob erraldoia egin nahi da Gipuzkoako Zero Zabor taldeak antolatuta eta bertan egin nahi duten errauskailua bertan behera geratzea eskatzeko asmoarekin.

   

Basherri taldea eratzeko deialdia

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-09

Martxoaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Basherri kontsumo-taldeen aurkezpena egingo dute Beasaingo udal-aretoan. Bertan, Basherrien mugimenduaren berri izango dugu: Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako mugimendua.

   

Gora emakumeon borroka!

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-08

Martxoaren 8a, emakumezkoon nazioarteko eguna, ospatzeko eguna ez ezik, bada borroka eguna ere. Emakumeek urte luzeetako borroketan lortutakoak ospatu beharrekoak dira. 1911. urtetik hona bozka emateko eskubidea, hautetsia izatekoa, lanpostu duina izateko eskubidea… gaur egun lorpen zerrenda luzea ospa dezakegu hamarkadetan feminista mugimenduek egindako borrokaldiei esker.

   

23. orria, guztira 26 orri daude