EH ezkerretik eraikiz

 

Maiatzeko hauteskundeei begira herri-programak osatzen

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-09

ZURE AHOTSA, GURE HITZA. Bizi dugun egoera politikoan ahotsa indartu eta hitza berreskuratzeko garaia heldu da. Egia da ukazio eta salbuespen politikoaren egoera gogorrenetan ere, ez dutela Euskal Herriaren eta herritarren ahotsa isiltzerik lortu. Baina ahots hori hitz bihurtzea galarazi dute. Batetik, “demokrazia”, “parte hartzea”, “eskubideak”, “kohesio soziala”, “justizia”, “ingurumenaren babesa”… eta beste hainbat hitz edukiz hustu dituztelako. Eta bestetik, herritarren hitza bahituta eta ukatuta izan dutelako, herritarrei eta Euskal Herriari galarazten modu librean erabaki dezaten beren etorkizuna.

   

Las pensiones públicas no están en crisis

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-06

MIREN ETXEZARRETA ORDIZIARRA Ekonomiako doktorea da London School of Economics-en eta Ekonomia Aplikatuko katedratikoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Pentsioetan aditua da. Espainiar gobernuak ezarritako erreformak pentsioak gutxitzea eta gizartea txirotzea duela helburu dio. Eta CCOO eta UGT sindikatuak kritikatzen ditu erreformaren eraso sozialaren aurrean PSOEren langileen aurkako politika zuritzen baino ez direlako ari.

   

Urtarrilaren 27ko Greba Goierrin

EH ezkerretik eraikiz

2011-01-29

Goierri erabat gelditu zen gehiengo sindikalak deitutako greba jarraituz. Aurrez jada enpresa nagusienek, taller gehienek, eta udal eta ikastetxeek jada grebarekin bat egitea erabaki bazuten ere, goizean pikete informatiboak eta kotxe karabanak ibili ziren Goierri osoan zehar, eta arratsaldean maniifestazio oso jendetsua izan zen Beasainen. Azpimarratzekoa da Goierrin izan zuela grebak jarraipen handienetakoa. (LABen balorazioa).

   

Txin-Txin magoa krisia azaltzen

EH ezkerretik eraikiz

2011-01-28

Krisiaren jatorria bankuen eta merkatu finantziertoen espekulazioan dago. Beraz, krisiaren errudunek izen abizenak dituzte, baina arrazoiak sistema kapitalistaren muinean bertan aurkitzen dira. Merkatu librea Jainkotu dute, baina merkatua zorrez bete dutenean, erakunde publikoetara jo dute erreskate bila. Horrela, zor pribatuak eragin du politika publikoetan neurri izugarri larriak hartzea: zerbitzu publikoen murrizketan, pentsio sisteman, politika fiskaletan... Bideo honek oso modu diadktikoan azaltzen digu krisiaren jatorri, errudun eta ondorioak zeintzuk diren.

   

25. orria, guztira 26 orri daude