EH ezkerretik eraikiz

Ekin gure esku dagoenari

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-18

Ordiziako Gure Esku Dago ekimenak hainbat ekimen antolatu ditu martxoaren 22rako eta apirialaren 4rako. Horien berri eman dute hainbat herritarrek prentsaurreko baten bidez.

 

Hemen da pobreziaren aurkako martxa

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-16

Asteartean, hilak 18, Ordiziako Barrena Plazan arratsaldeko 18:30ean Prekarietate eta Pobreziaren Aurkako Martxa izango dugu Ordizian. Martxak hamarnaka herri mugimenduren eta sindikaturen babesa du. Euskal herritarrok garelako maila politikoan, ekononikoan, sozial zein kulturalean gure bidea egin behar dugunok, har dezagun iniziatiba.

   

Gutun sozialak bere bidea darrai

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-16

Martxoaren 15ean ospatu da Beasaingo Udaletxean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta prestatzeko Goierriko hirugarren bilera. Gutunak bere bidea egiten jarraituko du, eta herritarrok jarraitu beharko dugu protagonista izaten. Beste ekimen batzuen artean, hilaren 18an, asteartea, Ordiziara Pobreziaren Aurkako Martxaren zutabeak iritsiko dira, eta ekimena izango da 18:30ean Barrenako Plazan.

   

Erabakitzeko eskubidearen alde

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-11

Hurrengo asteotan Ordizian hainbat ekimen burutuko dira erabakitzeko eskubidearen alde eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean Gure Esku Dago ekimenak deituta egingo den giza katearen alde.Adi egon, eta parte hartu.

   

Azken eztabaida, larunbat honetan

EH ezkerretik eraikiz

2014-03-10

Datorren larunbatean, Beasaingo Udaletxean, Goierriko Gutun Sozialaren Kartaren hirugarren eta azken bilera izango dugu goizeko 9:30ean hasita. Zatoz eta parte hartu. Asko dugu ikasteko, asko adosteko, asko borrokatzeko.

 

   

4. orria, guztira 26 orri daude