EH ezkerretik eraikiz

Ez da krisia, estatu kolpe finantzieroa baizik

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-07

Nekane Jurado ekonomilariaren arabera, Europa osoan bizi dugun egoera ez da krisi koiunturala. Eskubide sozial, laboral eta politikoetan, zerbitzuetan eta babes sozialean bizi izaten ari garen atzera pauso bortitzak estrukturalak dira. Geratzera datoz, eta kapitalak Europa osoan emandako estatu golpe baten ondorio dira.

 

Estatuen esku-hartzea gelditu

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-06

Euskararen normalizazioaren aurka Espainiako estatua hartzen ari den neurriak salatzeko, Kontseiluak Goierriko elkarretaratze bateratua deitu du datorren asteazkenean, hila 9, arratsaldeko 19:00etan Ordiziako Plazan.

   

Egin dezagun ordiziarron esku dagoena

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-04

Argazkiotan agertzen diren guztiok eskutik helduta jarrita, zenbat metro osatuko ote genituzke? Zer egiteko gauza izango gara ordiziarrok eta euskal herritarrok eskutik heldu eta elkarrekin bat egiten dugunean? Oraingoz gauza bat behintzat segurua da: ordiziarrok erraz beteko dugu Durango eta Iruñea lotzeko giza katean Ormaiztegi eta Beasain artean egokitu zaigun tartea. Ordiziarron esku dago Erabakitzeko Eskubidea aldarrikatuz tarte hori betetzea, eta ondoren ere ordiziarron esku egongo da elkarrekin urratsak ematen jarraitzea.

   

CAN+UPN = Kutxabank+PNV+PP?

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-03

Kutxabank-en PNVk eta PPk errepikatu nahi dute Nafarroan CAN-en UPNk egindako iruzurra. Kutxabank pribatizatu nahi dute eta gastu soziala erabat murriztu. EH Bilduren aldizkarian duzu informazio osoa.

   

Goierriko Gazte Astea

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-01

Goierriko Ernai gazte erakundeak apirilaren 7 eta 12 bitartean Gazte Astea antolatu du euskal gazteriak sufritzen duen prekarietatea salatzeko, burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko, eta aurrera begirako asmoak lantzeko .

   

2. orria, guztira 26 orri daude