EH ezkerretik eraikiz

Ordiziako Berdintasun Batzordea indartsu datorkigu martxoaren 8ari begira

EH ezkerretik eraikiz

2012-03-02

Emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta berdintasunaren aldeko ekintzak antolatzeko sortu da Ordiziako Berdintasun Batzordea. Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

 

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko konzetrazioa, ostegunean

EH ezkerretik eraikiz

2012-02-01

"Isilik egoteak gaizkide egiten gaituelako eta emakumeen kontrako indarkeria amitzea guztion ardura delako", Kimetz emakumeen elkarteak kontzentrazioa deitu du ostegunerako, otsailaren 2rako, hileko lehenengo osteguna izaki. Kontzentrazioa Ordiziako Plaza Nagusian izango da, 20:00etan.

   

Gipuzkoako proiektu erraldoi eta txikitzaileen kontrako manifestazioa, larunbatean, Donostian

EH ezkerretik eraikiz

2012-02-01

"Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura-lan handiak gelditu" lemapean datorren larunbatean Donostian antolaturiko manifestaziora dei egiiten du hainbat talde ekologistak. Manifestazioa datorren larunbatean, otsailaren 4an, 17:30ean hasiko da Donostiako Bulevarretik.

   

Hondakinek badute irtenbidea

EH ezkerretik eraikiz

Gipuzkoa Zero Zabor-k idatzia 2012-01-29

Gipuzkoan arazo larri bat dugu zaborrarekin. Urtean 400.000 tona hondakin sortzen ditugu eta etxeko hondakinen %75 nahasita, zabor bihurtuta, jasotzen ditugu. Zabortegi kutsakorrak gainezka egiten ari zaizkigu eta batzuek arazoari proposatzen dioten sasi-irtenbideak, errausketak, ez digu itxaropenerako tarterik uzten.

   

Hondakinak eta autopista elektrikoa mintzagai Goierrin

EH ezkerretik eraikiz

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana-k idatzia 2012-01-20

Azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen aldeko dinamika jarri dute martxan hainbat eragilek Gipuzkoan. Eragile horien artean Goierrin ezagunak diren AHT Gelditu! Elkarlana, AHTren aurkako asanblada eta EHNE sindikatua ez ezik, besteak beste, Gipuzkoa Zero Zabor eta Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldea daude.

   

16. orria, guztira 26 orri daude