Askatasun ahotsa

CAFeko langileak ere Bilbon izango dira urtarrilaren 7an

Askatasun ahotsa

2011-12-21

CAF enpresako LABek antolatuta, fabrikako langileek bideo ederra egin dute urtarrilaren 7an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioari atxikimendua emateko. Egin Dezagun Bidea ekimenak mugarri izango den manifestazioa deitu du egun horretarako eta leloa argia da: "Kaleak bete, kartzela hustutzeko".

 

Egin dezagun bidea ekimeneko taldeak bideoa grabatuko du Ordizian

Askatasun ahotsa

2011-12-14

Urtarrilaren 7ko manifestaziorako hilabete baino gutxiago geratzen denean, Ordizian ere ahalegindu nahi dugu benetan kolosala izan dadin. Atxikimendua emateko www.kolosalaizangoda.info helbidean sartu baino ez duzue. Baina, gainera, atxikimendua bestela ere agertu nahi duen ordiziar oro, bideo batean parte hartzera animatu nahi dugu.

   

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin

Askatasun ahotsa

Askapena-k idatzia 2011-12-07

Pasa den azaroaren 29an, Palestinarrenganako Nazioarteko Elkartasun Eguna izan genuen, ia oharkabean pasatu bada ere. Ia oharkabean pasatzen dira 1948ko Nakba egunetik egunerokoan gertatzen diren palestinarren aurkako jazarpen, bazterketa, arrazakeria eta erasoak ere.

   

"Gogorra da esatea, baina pozik sartu nintzen kartzelan"

Askatasun ahotsa

2011-12-03

Torturaren Aurkako Taldeak torturaren inguruko dokumentala egin du eta asteburu honetan estreinatuko da, baina aurrerapen bideo bat zabaldu dute eta torturatuen hainbat testigantza jaso (titularrekoa besteak beste).

   

Neurriz kanpoko zigorrak, preso politiko ordiziarren eguneroko ogia

Askatasun ahotsa

2011-12-01

Ainhoa Irastorza preso ordiziarra zigortuta dago 20 arratsaldez ziegatik ez irtetera, espetxe-agientarien baimenik ez zuten bi lagunekin telefonoz hiru minutuz hitz egiteagatik.

   

11. orria, guztira 15 orri daude