Gazte eta aske

Zapatuan, martxoaren 12an, bertsotxotx Ordiziako Plaza Nagusian

Gazte eta aske

Ordiziako gaztetxea-k idatzia 2011-03-10

Larunbat honetan izugarrizko festa prestatu dugu Ordiziako Plaza Nagusian. Arratsaldeko seietan hasita, Goierriko sagardotegietako sagardo dastaketa izango dugu, trikitilariek alaiturik eta bertso saio bereziarekin.

 

 

Gaztetxeak 25 urte: Lip-dubaren making off-a

Gazte eta aske

2011-03-10

Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko lip-duba grabatu zuten ehunka lagunek Ordizian joan den hilabetean. Ehunka lagun bildu ziren larunbat goiz batean mozorroak soinean, kirolariz jantzita, musika-tresnekin... Laketek Gaztetxearentzat egin zuen abestiarekin lip-dub ederra egiteko. Nola grabatu zuten ikusteko aukera duzu hemen.

   

Martxoak 10, 19:00etan, Gaztetxean, “Persepolis” animazioa, muxu truk!

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxea-k idatzia 2011-03-08

Marjane Satrapi 1969an jaio zen Iranen, Shah-ren diktadurapean eta berak 10 urte dituenean iraultza sortzen da Iranen, 50 urte iraun duen jazarpenaren aurka. Ondoren Iran-Irak arteko gerra. Marjane bera, 1781 eta 1925 bitartean Persia erreinatu zuen Kayane dinastiaren oinordekoa da.

   

Gaztetxeak egitarau mardula du martxoan ere

Gazte eta aske

2011-03-03

Hilabetero legez, martxoa hastearekin batera Gaztetxeak hilabete osoan egingo dituen ekimenen berri eman du. Bideo-emanaldiak, bertso-saioa, mus txapelketa... eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunotarako.

   

Ordiziako gaztetxearen lipdub mundiala!

Gazte eta aske

2011-03-02

Otsailaren 26an, jendetza izugarri bildu zuen Ordiziako Gaztetxeak. 25. urteurrena ospatzeko Laket taldeak prestatutako abestiarekin lipduba grabatzea zen asmoa. Jendetzak aurreikusitako kopuruak gainditu zituen eta Gaztetxeari babesa adierazteko ekimena festa izugarria bilakatu zen.

   

7. orria, guztira 9 orri daude