Gazte eta aske

Badator gaztetxearen lip-dub mundiala

Gazte eta aske

2011-02-22

Ordiziako Gaztetxea, larunbat honetan, 25. urteurrena dela eta grabatuko duen lip-dub jendetsuaren nondik norakoak zehazten ari da. Bideo honetan ikusi ahal izango duzue ibilbidea eta parte-hartzaileen zerrenda. Zatoz larunbatean 11:30ean gaztetxera!

 

DJ ikastaroa Esne Beltzako Zigorren eskutik, Gaztetxean

Gazte eta aske

2011-02-16

Gaztetxearen egitarauaren barruan ikastaro berezia izango dugu hilaren 17an, ostegunean, Esne Beltzako Zigor Lampre DJren eskutik.

   

Ordiziako gaztetxearen KD bikoitza aurkeztuko dute larunbatean

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxea-k idatzia 2011-02-14

Ordiziako Gaztetxeak aurten 25 urte betetzen zituela eta, duela urtebete musika KD bat egitea otu zitzaigun, eta gogoz hartu ere! Musikaren presentzia urte guzti hauetan gure herriko etxetxoan ez da nolanahikoa izan, hainbat taldek eman digute aukera euren lanekin gozatzeko eta makina bat jende mugitu izan duen zerbait da, hori izan da arrazoi nagusia.

   

Festa eta samurtasuna Ordiziako Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

2011-02-10

Patata tortillaren errezetak ez du misterio handirik: arrautza eta patata bat eginda lortzen da hain jaki goxoa. Baina gaztetxekoek bestelako errezeta bat erakutsiko digute larunbat honetan Plaza Nagusian arratsaldeko 18:00etan. Patata tortillari askoz ere goxoagoa egingo duten osagai berezi bat erantsiko baitiote: elkartasuna. Minbizia duten haurrenganako elkartasuna, alegia.

   

Gazteok marasma saretzen

Gazte eta aske

2011-02-10

Duela gutxi hasi zen “Marasma Saretzen” izeneko proiektua, Euskal Herriko herrietara zabaltzen doan sarea da, gazteriak dituen arazoak zeintzuk diren aztertu eta hauei zein erantzun eman daitekeen ikuskatzea xede duen egitasmoa da, hain zuzen. Ordizian ere horretan ari gara.

   

8. orria, guztira 9 orri daude