Gazte eta aske

Zinema, tortilla-lehiaketa, DJ ikastaroa eta hainbat ekimen Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

2011-02-08

Ordiziako Gaztetxeak datorren ostegunean, hilak 10, emango dio hasiera otsaileko ekimenei. Ezin esan originalak ez direnik Ordiziako Gazte Asanbladakoak, ekimenen artean, AEKrekin batera antolaturiko DJ ikastaroa, Gaztetxearen diskan parte hartu duten zenbait talderen kontzertuak taberna desberdinetan eta Lip Dub grabaketa aurki baititzakegu.

 

Bonba eguna

Gazte eta aske

2011-01-28

Pasa den irailaren 15ean, Ordiziako Gaztetxeak Bomba eguna ospatu zuen. Eguerdian hasi ziren eguna ospatzen Gernikako akordioaren bueltan Barrena Kultur Etxean burutu zen ekitaldian parte hartuz. Plazan bapo bazkaldu eta bertsolariak entzuteko aukera izan zuten. Arratsaldeak aurrera egin ahala, gogoak ere berotuta, guztiak jarri ziren "Guk gaztetxea, zuk zergatik ez?" abestia kantatzen.

   

Ordiziako gaztetxeak 25 urte

Gazte eta aske

2011-01-28

Ordiziako Gaztetxeak 25 urte beteko ditu aurten eta horren harira, Gaztetxeko gazteek urte osorako hainbat eta hainbat ekimen antolatu dituzte. Ekimen horien artean azpimarratzekoak da aurki plazaratuko duten CDa. Diskoan Goierriko 45 taldek parte hartu dute, tartean Bidea egiten urteurreneko abestia egin duen Laket taldeak. Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak idatzitako hitzekin egindako kanta eta bideokliparen making off-a interneten daude ikusgai, Youtuben.

   

9. orria, guztira 9 orri daude