Gazte eta aske

Inoiz baino ozenago: Gora Ordiziako Gaztetxea!

Gazte eta aske

2012-08-11

Itxi egin dute Ordiziako Gaztetxea. 26 urte eta gero, eraikinaren egoera txarra dela eta, Ordiziako Gazte Asanbladak Gaztetxea ixtea erabaki du. 26 urteko ibilbide oparoaren ondoren, garai berri bati ekingo dio Ordiziako gaztediak. Aro berri horri begira, ordiziarren babesa eta laguntza ezinbestekoa izango dIRelako, hona hemen Ordiziako Gazte Asanbladaren gutuna herritarrei:

 

Gazte Martxara, Ordiziako Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

Ordiziako Gazte Asanblada-k idatzia 2012-03-27

 

Ordizako Gazte Asanbladak apirilaren 6an eta 7an Saratik Lesakara ospatuko den Gazte Martxara joateko gonbitea luzatzen dizugu, Gazte Martxa honen leloa "Jalgi hadi garaipenera!" da. Martxoaren 31 arte Herrikon egongo da autobusean izena emateko lista, eta bonoak ere bertan egongo dira salgai 25 eurotan. Bonoak erostera joandakoan ez badaude, lasai, autobusean izena eman eta bonoa lortzeaz arduratuko gara. Autobusa apirilaren 6ean aterako da Ordiziako tren estaziotik.

   

Hasiko gea festak prestatzen?

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxea eta Txozna Batzordea-k idatzia 2012-02-19

Aurtengon e uztailen festak tokatzen die (ohittura onak eztie galdu behar) ta nola ez, aurretiko lantxok in beharra dare gure gune dien Txozna eta Gaztetxeko egitaraue prestatzeko. Guk nahi deunetik abiauta ta guk nahi deun bezela. Hortak,o datorren otsailen 20en, astelehenen, 18.00tan Herrikon geatu gea lehenengo inpresiok eta bakoitzak ideiak partekatzeko.

 

   

Kaletik baserria jun nahi?

Gazte eta aske

Ordiziako Gazte Asanblada-k idatzia 2012-01-16

Ostiral hontan, hilen 20en, gaueko 22.00etan Ordiziko Gaztetxen Xabier Akizu BioLurreko lehendakarin eskutik kafe tertulie ingo deu. Kaletik baserria juteko ze aukera dauzkeun esango digu ta gure zalantzak argittuko dittu.

   

"Hi haiz hi, lasto eskaxeko txorimaloa!"

Gazte eta aske

2011-12-12

Guztira euskaraz idatzitako 65 birao jaso dituzte Ordiziako Gaztetxeko birao lehiaketan. 11 finalistetatik 5 izan dira garaile, zein baino zein... zuk zeuk irakurri eta gustatuz gero, badakizu non erabili! Beasaingoa ematezu!...

   

2. orria, guztira 9 orri daude