Herritarren salaketa

Txurroak eta euskara

Herritarren salaketa

2011-02-06

Txurroak goxoak daude, baina herritarrak kexu dira. Batzuk txurrerian txartelak gaztelera hutsean zeudelako. Udalean ere kexa hori agertu dute eta bi hizkuntzatan daude jada. Baina onartezina da 1999tik indarrean den Euskararen Udal Ordenantza oraindik gaur egun ez betetzea, eta hainbat arlotako arduradun diren zinegotzi eta teknikarik axolagabeki jokatzea. Beste batzuek galdetu digute nola den posible abendutik zabalik den txurreriak, halako tamaina izanda gainera, hainbeste denbora ematea kaskoaren sarrera nagusi batean eta eraikin historiko baten aurrean (martxoa arte omen du baimena); azken finean, kaskoan sartu behar den orok, aurrez aurre topatuko du CHURRERIA dioen kartel itzela herriko eraikin sinbolikoen artean. Hainbati traba gehiago jartzen zaizkie baimen sinpleagoak emateko. Adibidez, Urdin eta Kirkil tabernek ezin dute terrazarik jarri kale horretako "bide grisa" oztopatuko luketelako, Churreríak, berriz, bide grisaren erdia hartzen du. Hori dela eta, inkesta bat egitea pentsatu dugu.

 

Urdaneta kaleko espaloiak

Herritarren salaketa

2011-01-28

6-8-10 zenbakiak. Zorua irristakor. Ez da pikatuko, ez da tratamendurik emango. Arrazoia? Ez dago partidarik “lan txikietarako”. Lehentasun osoa behar du izan jendearen segurtasuna. Partida honetan aurreikusita zegoena beste obra batzuetan gastatu da (adibidez, jubilatuen egoitzan). Txapuzaren beste adibide bat.

   

2. orria, guztira 2 orri daude