Ordizian bertan

Hauxe da gure Ordizia

Ordizian bertan

2013-05-04

 

Hauxe da gure Ordizia. Baditugu balkoiak zaborrez beteak, baditugu haize errotak; baditugu ordiziar desinformatuak, baditugu informatuak; arduragabeak eta arduratsuak; jator hitz eginez gero entzun dezaketenak eta ezker abertzalearen aurkako pozoinez beteak daudenak... Badugu nahikoa lan batzuk informatzen, beste batzuk konbentzitzen, eta gutxi batzuk ixilarazten.

 

Exhumando fosas, recuperando dignidades

Ordizian bertan

2013-04-28

Maiatzaren 3an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Ordiziako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan Paco Etxeberriak, EHUko medikuntzako irakasle, forense eta Aranzadiko presidenteak, hitzaldia emango du. Ekitaldi horretan gainera, azalduko da Ordizian burutzen ari den lana Gerra Zibilaren eta frankismoko lehen urteetan gertatutakoa ezagutzeko eta altxamendu frankistaren biktima izan zirenek jasandako mina aitortzeko eta erreparatzeko (gehiago irakurri)

   

Irakurri, gozatu eta oparitu

Ordizian bertan

2013-04-23

Hitzaro Euskara Elkarteak Udalaren babesarekin eta herriko Mujika liburu dendaren laguntzarekin martxan jarri du irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina. Irakurzaletasuna bultzatzerekin batera, liburuen erosketan deskontuak izateko aukera ematen digu kanpaina honek.

   

Zer erakusten dute zabor poltsek balkoietan?

Ordizian bertan

2013-04-21

Atez ateko gaikako bilketaren aurkakoak hasi dira Ordizian hurrengo urratsa ematen. PNVren eta hainbat medioren bultzada eta babesarekin, auzi hau konfrontazioaren eremura eramaten ari dira, eta ez parte hartze eta konponbidearen eremura. Herritarrok konfrontazio eta eslogan sinpleetatik urrundu, eta argudioak eta ereduak eskaini behar ditugu bilketa selektiboa arazoa ez, baizik eta konponbidea dela zabaltzeko. Hemen kalean zabaldu diren argudio batzuk.

   

Atez atekoa, arazoa ala konponbidea?

Ordizian bertan

2013-04-12

Ordiziako SORTUk Atez atekoaren inguruan, eta PNVk eta Atez atekoaren aurkako Plataformak hartu duten jarreraren aurrean, honako hausnarketa zabaldu du herrian. Litekeena da hurrengo egunetan biek ala biek, konponbidearekin konprometitu beharrean, konfrontazioaren alde egitea. Probokazioetan erori gabe, badira nahiko arrazoi atez atekoaren alde egiteko. Guztioi dagokigu sistema berria ezagutazrazi eta zabaltzea.

   

5. orria, guztira 20 orri daude