Ordizian bertan

'Dantza Zati Bat' Ordizian: pausoak etxean ikasteko bideoa

Ordizian bertan

2012-11-12

Dakizuenez, Ordizian ere grabatuko da Dantza Zati Bat, eta azaroaren 24eko grabaketaren aurretik (grabaketa larunbatean izango da, 17:00etan), dantzaren pausoak ikasteko aukera izango duzue hemen. Animatu, herria dantzan jarri behar dugu!

 

Sustraiez Blai dator asteburua!

Ordizian bertan

2012-11-05

Duela pare bat aste Ordiziarrock izan bagenuen, orain Sustraiez Blai jaialdia datorkigu Ordiziara. Palocortao (Los Delinqüentes taldeko kide ohiak), Samba Dzanga, 12 Tribu, A maquina de meter medo eta Global Funk DJ etorriko dira herria kultur aniztasunean murgiltzera.

   

Zenbat erabiltzen dugu euskara Ordizian?

Ordizian bertan

2012-10-07

Datorren asteazkenean, hilak 10, Ordiziako kaleetan egin den euskararen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dira Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:00etan.

 

   

Ordiziarrock 2012, musikaz blai udazkena girotzeko

Ordizian bertan

2012-09-24

 

Urriaren 8tik 20ra ospatuko da aurtengo Ordiziarrock, nahiz eta 17tik 20ra izango diren ekintza eta emanaldi nagusiak. Aurtengoan, azpimarratzeko modukoak dira kale bazterretan izango diren kontzertuak, eta antolatzaileek osatu duten kartela (Eraso, Governors, Anai Arrebak...).

 

   

Ordizia aldatzen, gure zaborrarekin zer?

Ordizian bertan

2012-06-14

Sasiker taldeak, gazte antropologo hasi berrien talde batek, Ordiziako herriko jendeak zaborraren kudeaketaren inguruan zein herrian zaborra kudeatzeko dauden proposamen berrien inguruan duten jakintza, pertzepzioa eta iritzia zein den jasotzeko ikerketa txiki bat egin berri du.

   

7. orria, guztira 20 orri daude