Ordizian bertan

Herri-afaria antolatu dute aurten, San Joan bezperan

Ordizian bertan

2012-06-13

Jentilbaratza 1512-2012, Su Gorri eta nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeek antolatuta, hainbat berrikuntza izango da aurtengo San Joan bezperan. Besteak beste, herri-afaria eta txozna izango dira berrikuntza nagusiak.

 

Ordizian izandako emakumeen kontrako indarkeria kasua salatzeko kontzentrazioa, astelehenean

Ordizian bertan

2012-05-11

Hilaren 7an Ordizian emakume batek bere bikote ohiaren erasoa sufritu zuen. Emakumeen aurkako indarkeria Ordizian ere jasaten dugun gaitz onartezina da, eta herritar guztioi dagokigu halakoak salatzea ez ezik, errepika ez daitezen lan egitea. Horregatik, datorren astelehenean, hilak 14, arratsaldeko 20:00etan, Plazan, Kimetzek eta Udaleko Berdintasun Batzordeak deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

   

Ordiziako I. Dantzari Eguna maiatzaren 6an

Ordizian bertan

2012-05-02

Aurtengoan, Ordizian dantzaren inguruan sortu den giroari bultzada bat eman nahian, eta urteetan zehar ospatu den dantzari txikia eraberritze aldera, dantza talde txikiez gain, talde helduak ere izango dira Ordizian igandean. Besteen artean, Pasaiako Ilunbe-Elkarkide, Iruñeako Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta herrian sortu berri den dantzari helduen taldea.

   

Ordiziarrockek zuen iritziak eta proposamenak entzun nahi ditu

Ordizian bertan

2012-01-26

Ordiziako Trobadore Alaiek, Ordiziarrocken antolatzaileek, bilera irekia antolatu dute otsailaren 1erako Ordizian. Barrenan izango da batzarra 19:00etan eta kultura eta Ordizia maite dituztenak, musikari ordiziarrak, langileak eta ideia berritzaileak proposatu nahi dituztenak gonbidatu dituzte.

 

   

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da urtarrilaren 14an, Ordizian

Ordizian bertan

2012-01-10

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da urtarrilaren 14an, 16:00etatik aurrera, Ordiziako Herriko tabernan. Euskal Herriko 250 herri baino gehiagoan jokatzen da txapelketa eta Ordizia izango da horietako bat.

   

8. orria, guztira 20 orri daude