Ordizian bertan

Ostiralean amaituko da udaletxeko aholku batzordeetan izena emateko epea

Ordizian bertan

2011-11-17

Ostiral honetan, azaroaren 18an, amaituko da Ordiziako Udalak, delegazioetako Aholku Batzordeetan izena emateko ireki duen epea. Dakizuen bezala, udalaren asmoa, erabaki-guneak ahalik eta gehien zabaltzea da eta horretarako ezinbestekoa da herritarrek erabaki-gune horietan parte hartzeko aukera izatea.

 

Munduko kulturen topaketa Ordizian, Sustraiez Blairen eskutik

Ordizian bertan

2011-11-07

Sustraiez Blai kultur elkarteak Munduko Kulturen XI. topaketa ekarriko du Ordiziara datorren azaroaren 12an. Hamaikagarren urtez jarraian kultur aniztasunean oinarritutako musika eta festa ekarriko dituzte Ordiziako Plaza Nagusira eta Garagartza Plazara.

   

Udaletxeko ateak irekiko dituzte azaroaren 5ean, larunbatean

Ordizian bertan

2011-10-31

Ordiziako Udalak herritarren partehartzeari zuzendutako ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean, azaroaren 5ean. 'Hartu hitza, piztu Ordizia!' izena du ekimenak eta helburua ordiziarron ahotsa udaletxeko aretoetan entzutea izango da.

   

Udako argazki-lehiaketako irabazleak

Ordizian bertan

2011-10-27

Kike Fernandezek Asturiasen ateratako argazkiak (lehenengoa) eraman zuen erabiltzaileen saria eta Koldo Huizik Bakion egindako argazkiak (bigarrena) epaimahaiarena. Joan den larunbatean Ordiziako Gaztetxearen ospakizunerako bina sarrera eskuratu zituzten.

   

Udako argazki-lehiaketako finalistak

Ordizian bertan

2011-10-13

Ordiziako Ahotsaren argazki-lehiaketako finalistak bildu ditugu eta orain epaimahaiak aukeratuko du argazki onena. Baina horrez gain, Facebook sare sozialiean "Atsegin dut" gehien dituen argazkiak ere saria jasoko du, erabiltzaileen saria, Ordiziako Gaztetxearen 25.urteurrenaren jaialdirako bi sarrera. Botoak emateko epea datorren urriaren 21ean amaituko da, 00:00etan.

 

   

10. orria, guztira 20 orri daude