Ordizian bertan

Guardia Zibilak gutxienez gizonezko bat atxilotu du Ordizian

Ordizian bertan

2011-10-10

Gaur goizean, astelehena, Guardia Zibilak ikusi dira herrian metraileta eskuan zutela. Antza denez, gutxienez, gizonezko bat atxilotu dute Santa Maria kalean, lapurreta batzuekin zerikusia duelakoan.

 

Giro paregabea Euskal Jaietako herri-kiroletan

Ordizian bertan

2011-09-10

Giro ederra sortu da gaur Ordiziako Plaza Nagusian Emaneurre Realzaleak antolatutako koadrila arteko herri-kirol txapelketan. Dozenatik gora koadrilak parte hartu dute Euskal Jaien egitarauaren baitan egin duten kirol lehiaketan.

   

Ordiziako Ahotsaren argazki lehiaketa

Ordizian bertan

2011-07-31

Ordiziako Ahotsak argazki-lehiaketa antolatu du uda honetan. Uda osoan ateratako argazkiak aurkeztu beharko dira irailaren 21a baino lehen, eta gero, adituen epaimahaiak eta erabiltzaleek, Interneteko sare sozialetan, bi irabazle hautatuko ditutze. Bi irabazleek saria jasoko dute.

   

Gaztetxeko Izar Gorri eta errondailako Elias aurtengo txupineroak

Ordizian bertan

2011-07-25

Plaza lepo, ordiziarrak udaletxeko balkoira begira, Igor Eguren alkateak bertsoa, errondailan 50 urte daramatzan Eliasek bi hitz: Gora errondaila! Gora Ordizia! Txupinazoa bota eta festa! Burrunbazale txarangak zerabilen Ordiziarrak gera abestiarekin festa lehertu zen plazan. Gaztetxeko Izar Gorriri ere tokatu zitzaion txanda, hark 50 urte ez, baina 25 urte bai baitaramatza herriko gazteen artean saltsan.

   

Ordiziako I. Rugby Tokata txapelketa herrikoia, uztailaren 23an

Ordizian bertan

2011-07-12

Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako txapelketa izango da eta "touch" erakoa denez, ez da plakaketarik onartuko. Herrian errugbiak duen indarra eta beste txapelketa herrikoiek duten arrakasta ikusita animatu ziren ekimena antolatzera.

   

11. orria, guztira 20 orri daude