Ordizian bertan

Mikel Laboari omenaldia Iñaki Salvador donostiarraren eskutik

Ordizian bertan

2011-06-06

Datorren hilaren 10ean, Iñaki Salvador pianojole donostiarrak kontzertua eskainiko du gaueko 22:15ean Barrena kultur etxean Kimetz emakume elkarteak antolatuta. Bertan elkarte honek eginiko literatur lehiaketaren sari banaketa egingo da.

 

Hilabeteko lehen ostegunero bezala, ekainaren 2an kontzentrazioa emakumeenganako indarkeriaren kontra

Ordizian bertan

2011-06-01

Hilabetero bezala, lehen ostegunean, kontzentrazioa burutuko da Ordiziako plaza nagusian, 20:00etan, Kimetz emakume taldeak deituta.

   

"Bortxaketa gehiagorik ez!" lemak plaza bete zuen

Ordizian bertan

2011-05-26

Atzo, maiatzak 25, Ordiziako plaza bete egin zen Kimetz emakume-taldeak, igandean izandako bortxaketaren aurka, deitutako kontzentrazioan. Gutxitan dugu horrelako irudia ikusteko aukera, baina atzokoan, Ordiziako herriak argi utzi zuen horrelako jazarpen-jarrerarik ez duela inola ere onartzen.

   

Kontzentrazioa igande gauean emakume batek pairatu zuen erasoa salatzeko

Ordizian bertan

2011-05-24

Pasa den igandean, maiatzak 22, gaueko 23:00ak aldera, bi gizon emakume bat bortxatzen saiatu eta bortizki erasotu zuten. Bizilagun batek oihuak entzun eta segituan jaitsi zen etxetik emakumea laguntzera, nahiz eta erasotzaileak ikusteko astirik izan ez zuen.

   

Ordiziarrock 2011 jaialdiak pertsona gorrak ere erakarriko ditu

Ordizian bertan

2011-05-19

Ekainaren 16an, 17an eta 18an kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egongo dira Ordiziarrocken VIII. edizioan. Azpimarratzeko modukoa izango da gorrek kontzertuetaz gozatu ahal izateko haiei egokitutako kontzertua ematera etorriko dela Malagako talde bat, Funky Punkie Party Clowns, ostiralean, ekainaren 17an, Herri Antzokian. Horrez gain, kontzertuak egongo dira Gaztetxean eta musika mintegi eta erakustaldiak D'elikatuzen.

   

13. orria, guztira 20 orri daude