Ordizian bertan

Floren Aoiz oroitzapen historikoaz eta Jesus Perez de Viñaspre Ordiziako historiaz

Ordizian bertan

2011-05-11

Pasa den ostiralean, maiatzak 6, Floren Aoiz izan genuen, Jentilbaratza 1512-2010 taldeak, Erdi Aroko azoka zela eta, antolatu zituen ekimen alternatiboen barruan hitzaldia ematen. Izenburua, 1512-2012, oroitzapen historikoa eta Euskal Herriaren etorkizuna benetan egokia zela esan genezake, gaur egungo egoera politikoa ezagutzeko gako asko ematen baitizkigu azken mendeotako historiak.

 

Giro paregabean ospatu da Erdi Aroko azokaren inguruko lehen afari herrikoia

Ordizian bertan

2011-05-08

Jentilbaratza 1512-2012 taldeak antolatutako afaria arrakastatsua izan zen. Afarira hurbildu ziren 60 lagunek egun osoan zehar burduntzian erretako txerria dastatu eta ondoren, dantzaldi ederraz gozatu zuten.

   

Porque el maltrato puede ser "muy sutil"

Ordizian bertan

2011-05-05

Gaur, maiatzak 5, hileko lehen ostegun guztietan bezala, 20:00etan, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu du Kimetz Emakume Taldeak. Tratu txarra guztiok harrapa gaitzakeelako eta guztion ardura delako, esan ezetz!

   

Erdi Aroko azoka Ordizian, izana berreskuratzeko garaia

Ordizian bertan

Jentilbaratza 1512-2012-k idatzia 2011-05-03

Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan?

   

Ordiziako jaietan txosna giroaz gozatu nahi duzu? Ba parte hartu!

Ordizian bertan

2011-04-28

Ordiziako Txosna Batzordeak aurtengo jaietako programazioa prestatzen hasteko asmoz, datorren asteartean, maiatzak 3, arratsaldeko 19:00etan, bilera egingo du kanpoko pilotalekuan. Hori dela eta, interesa duten eta parte hartu nahi duten ordiziar guztiak asteartean hurbildu eta ideiak partekatzeko aukera aprobetxatzera gonbidatu dituzte.

   

14. orria, guztira 20 orri daude