Ordizian bertan

Martxan da Korrika kulturala Ordizian

Ordizian bertan

2011-03-15

Korrikaren 17. ekitaldiak egitarau betea ekarriko digu Goierrira, eta Ordizian, martxoaren 19tik apirilaren 14ra, emanaldi kulturalez josita izango da herria. Denetik ikusi ahalko da ia hilabete iraungo duen Korrika kulturalean, eta gogoratu, apirilaren 13an Ordiziatik pasako da euskaltzalez jositako tropela!

 

Ez bota zakarrontzira, irakurri eta ondorioak atera

Ordizian bertan

2011-03-13

Ezker abertzaleari Udal propagandako azken folletoa eskandalu hutsa eta, aldi berean, interesgarri iruditu zaio. Eskandalua, diru publikoarekin Alkateak bere burua zuritu eta propaganda egiten saiatzen delako (ale hori bakarrik 3.500 euro kostatu da) eta berriz ere gaztelera nagusi delako. Eta interesgarria herritarrok bertan esaten dena errealitatearekin alderatzen badugu, ondorio garbia aterako dugulako: Udalean aldaketa behar dugula.

   

Euskal Herriko inauteriak Jakintza Ikastolan

Ordizian bertan

2011-03-07

Euskal Herriko Inauteriak gai hartuta, desfilea egin zuten Jakintza ikastolako gaztetxoek Ordiziako kaleetan zehar, herriari egun polit hauetan kolore pixka bat jartzeko.

   

Herriaren pasea jaso eta entsegua egin du Ordizia Rugbyk

Ordizian bertan

2011-03-06

Ordiziako errugbi taldeak egurra eman dio C. R. La Vilari, 44-10, ligari amaiera ikusgarria emateko. Milatik gora lagun bildu dira Altamiran jokalariak garaipenera bultzatzeko eta liga haiek ere irabaz zezaketela erakusteko, izan ere, txapeldunari irabazi diote gaurkoan.

   

Korrika apirilaren 13an pasako da Ordiziatik

Ordizian bertan

2011-03-05

Datorren apirilaren 7an, KORRIKAren hamazazpigarren edizioari hasiera emango zaio Trebiñun eta Donostian izango du amaiera apirilaren 17an. Aurreko edizioan bezala aurten ere Goierrin izango da euskararen alde antolatzen den lasterketa sinbolikoa, kasu honetan apirilaren 13an izango delarik (asteazkena).

   

17. orria, guztira 20 orri daude