Agenda

Ekimena 

Zer:
Zubietako flash mobaren entsegua
Noiz:
2011-03-11 19:00
Non:
Ostadar taldearen lokalean - Beasain
Kategoria:
Denetarik

Deskribapena

Martxoaren 20ean Zubietan, Flash Mob erraldoia egin nahi da Gipuzkoako Zero Zabor taldeak antolatuta eta bertan egin nahi duten errauskailua bertan behera geratzea eskatzeko asmoarekin.

Hori dela eta, pasa den astean proiektu honen berri eman ziguten Zer Zabor taldekoek eta Goierrin Euskal Herriko txoko askotan egiten ari den moduan "Flash Mob"-a ikasteko egingo den ikastarora gonbidatu nahi zaituztegu. 2.000 pertsona bildu nahi dira Zubietako plazan eta goizpasa ederra egongo da bertan. Goierritarrik ezin da falta.

Ostiral honetan, martxoaren 11n,  Beasaingo Ostadar taldearen lokalean (oriamendi 10 kalean), arratsaldeko 19:00etan entseguak izango dira:

  • dantza sinplea da
  • erreza eta motibagarria
  • edonork ikasi dezake segituan (ez da zertan dantzari izan beharrik)
  • goizpasa mundiala izango da
  • jakin errausketan azkeneko zaborrak Mutiloko zabor tokira ekartzekotan direla....
  • sartu gipuzkoa zero zabor ekimenaren web-orrian...

Lekua

Venue:
Ostadar taldearen lokalean