Agenda

Ekimena 

Zer:
Hauteskundeei begirako herri-batzarra
Noiz:
2011-03-19 10:30
Non:
Barrena Kultur Etxean - Ordizia
Kategoria:
OEA

Deskribapena

Ezker abertzaleak eta oro har Euskal Herriak ezin du espainiar epaileen ebazpenen zain egon bere etorkizuna eraikitzeko. Horregatik, ezker abertzaleak bere erabakiak hartuak ditu, eta aukeratutako bidean bere lana egiten ari da. Jakin badakigu, bide horretan hainbatek sasi arantzatsu eta laino beltz jarri nahiko dituztela. Baina asmatuko dugu, bai, sasi horiek garbitzen eta laino horiek uxatzen. Bide horren nondik norakoak azaltzeko, ezker abertzaleak batzarra egingo du hilaren 19an, larunbata, goizeko 10:30ean Barrena Kultura-etxean (info +).

Lekua

Venue:
Barrena Kultur Etxean