Agenda

Ekimena 

Zer:
"Biziarteko espetxe zigorrik ez!" ekitaldia
Noiz:
2011-03-26 10:00
Non:
Foruen enparantzan - Gasteiz
Kategoria:
Senideak

Deskribapena

Jose Mari Sagardui Gatza eta Jon Agirre Elurtxuri euskal preso politikoak kalera aterako dira datozen asteotan. Aurrenak 31 urte beteko ditu espetxean, bigarrenak berriz 30.

Bi euskal preso politiko hauen kasuek ondo baino hobeto erakusten dute euskal preso politikoen aurka Espainiako Gobernuak ezarri duen espetxe politika zertarako egina den. Europan jarraian eta espetxetik atera gabe urte gehien preso daramatzate Gatzak eta Elurtxurik. Azken honen kasuan gainera aipatzekoa da gaixotasun larriak jota dagoela espetxealdi luze eta gogor honen eraginez (info +).

Hori dela eta, martxoaren 26an, Gasteizko Foruen enparantzan, goizeko 10:00etan ekitaldia burutuko da euskal presoekiko elkartasuna adierazteko Biziarteko zigorrik ez! lelopean.

Lekua

Venue:
Foruen enparantzan